Getxo Igeriketa taldeko Mikel Bildosola munduko txapeldun izendatu dute master mailan, 100 metro libreetan marka guztiak hautsi ondoren. Txapelketako errekorra ezarri eta parte-hartzaile denen arteko markarik onena lortu du getxoztarrak: 51 segundo eta 93 ehunen.
Hurrengo egunetan Bildosola 50 metro libre eta 50 metro tximeleta-erako probetan parte hartuko du, eta dominaren bat edo beste lortzeko aukerak izango ditu.