Atxilotutako gizona polizia-etxera eraman zuten eta, adingabeei deklarazioa hartu ondoren, gizonezkoa atxilotu eta epailearen esku utzi zuten exhibizionismo delitua egotzita.
Gidari bat atxilotuta baimendutako alkohol-tasa hirukoizteagatik
Era berean, Getxoko Udaltzaingoak 53 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuen joan den astean, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.
Gertaera joan den eguenean izan zen, Algortako Ereaga hondartzan, 16:55ak aldera. Udal-iturriek azaldu dutenez, kotxe baten gidariak klaxona behin eta berriz jotzen ari zen, ustezko arrazoirik gabe. Horren aurrean, gidaria edari alkoholikoen menpe egon zitekeelakoan, alkoholemia-proba eta baimendutako alkohol-tasa hirukoiztu zuen. Polizia-eginbideak egin eta bideratu ondoren, bide- segurtasunaren kontrako delitu bat egotzi eta epailaren esku utzi zuten.
Abiadura gainditzeagatik, 400 euroko isuna
Era berean, Udaltzaingoak ziklomotor bateko gidari bat salatu du Zugatzarte Etorbidetik 71 km/orduko abiaduran ibiltzeagatik; ibilgailu horrek 45 km/orduko abiadura-muga du.
Radar-kontrol batean ibilgailua gelditu ondoren, agenteek horren motorra manipulatuta egon zitekeela ikusi zuten, originalak ez ziren elementuak eta aldaketak zituelako motorraren potentzia areagotzeko, udal-iturrien arabera.
Zegokion salaketa jarri ondoren, 400 euroko isuna eta gida-baimenetik 4 puntu kentzea, eta ziklomotorraren motorra manipulatuta egon zitekeelakoan, ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT), berehala, egiteko agiria eman zioten gidariari.