Topaketa hori espainiar Estatuko hainbat udalen eta zurrumurruen kontrako estrategiaren, Europako Kontseiluaren eta Madrileko Gazteriaren Kontseiluaren laguntzari esker antolatu da.
Hala, domekara bitartean, 52 gaztek (13 eta 20 urte bitartekoak) eta Getxo, Bilbo, Barakaldo, Iruñea eta Tenerifeko bost begiralek hausnarketa egingo dute kulturarteko gizartea eraikitzeko gazteriak jokatzen duen paperari buruz. Euren esperientziak eta ideiak ere emango dituzte zurrumurruak errotik kentzeko eta kulturartekotasunaren aldeko lanetan gazteen papera indartzeko.
Topagune horretan, zurrumurruen kontrako Escape Room bat diseinatuko dute, ondoren euren herrietara eramango dutena; hainbat jardueratan ere parte hartuko dute, hala nola sormen tailerretan eta antzeztutako esperientzietan.