Lan horren helburua da, sumina eta samina atzean utzita, bakera arteko bidea egiten laguntzea. Lanaren abiapuntua Batallón Vasco Español talde armatuak 1975ean hildako Iñaki Etxaberen alaba (Olatz Etxabe) eta ETAk 2008an hildako Isaias Carrasco PSE-EEko zinegotzi ohiaren alaba (Sandra Carrasco) dira. Bi emakume arrasatear horien testigantzakaz batera entzun ahal izango dira, besteak beste, Koldo Rodriguez eta Naia Egiluz Mojas narratzaileak. Beraiei esker lau ataletan suminetik bakera pasako dira ikus-entzuleak.
2017ko abenduaren 14an estreinatu zen Arrasaten S(u/a)minetik bakera ikuskizuna. Lana Patxi Lurrak (Iñaki Peña) idatzi eta zuzendutako ikus-entzunezko proposamen lan eszenikoa da, Mudoh-ren (Aitor Monje) musikagaz eta Arteman Komunikazioak ekoiztua. Arteman Komunikazioaren eta Iñaki Peñaren arteko elkarlanaren sorrera Aulki Hutsak heriotza eta doluari buruzko dokumental arrakastatsuan datza.