Euskara ezagutu, ikasi eta hobetu gura duten 16 urtetik gorakoek aukera handia izango dute udal, Lauaxeta AEK, Jose Antonio Agirre ta Lekube eta Bai&By euskaltegietan, maila guztietako ohiko ikastaroakaz batera, honako hauek ere izango dira: modulu txikiak, tituluak ateratzeko prestakuntza, autoikaskuntza, mintzatzeko klaseak edo plazerrez ikasteko saioak, presiorik gabe. 6 eta 15 urte bitartekoentzat Algortako Inguma Umeen Euskaltegiak eta Areetako Uztarri Umeen Euskaltegiak eskaintzen dituzte ikastaroak.
Dendarientzako eta ostalarientzako ere tailerrak egongo dira, eta etorkinentzat eta seme-alabakaz euskaraz egin gura duten gurasoentzat ere. Egizu elkartearen eskutik, Berbalaguna ekimena, euskaraz berba egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin gura dutenak biltzen dituen programa ere abian egongo da.
Diru-laguntzak
Udalak euskara ikasteko diru-laguntzak (44.000 euro) emango ditu aurten ere, baita Bizkaiko Foru Aldundiak (www.bizkaia.eus/euskaratxartela) eta HABEk (http://www.habe.euskadi.eus) ere. Informazioa: www.getxo.eus/eu/euskara udal webgunean.