Azoka ekologikoa egingo dute zapatuan Algortan

Erredakzioa 2019ko ira. 13a, 11:34
Getxoko azoka bat, artxiboko irudian. © GETXOKO UDALA

BIO Getxo 2019, Nekazaritza Ekologikoko Getxoko hamalaugarren Azoka egingo dute zapatuan, hilaren 14an, Algortako Telletxe plazan.

10:00etatik 15:00ak bitartean, eta Ekolur Bizkaiko Nekazaritza Ekologikoko Elkartearen eskutik, 15 erakustokik beren produktuak salduko dituzte (frutak, barazkiak, berakatzak, gazta mota batzuk, marmeladak, ogia, ardoa, kontserbak, olioa eta abar).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun