Lehiaketan, parte-hartzaileek film labur bat grabatu eta editatu beharko dute 42 orduko epean. Parte hartu ahal izateko adinari dagokionez, ez dago mugarik.
Lehiaketa urriaren 25ean hasiko da, 18:00etan, parte-hartzaileei film laburretan jorratu beharreko gaia emanez. Hortik aurrera, taldeek aipatutako denbora, 42 ordu, izango dute euren lanak asmatu, grabatu eta ekoizteko.
Film laburren proiekzioa egun bi geroago egingo da, hilaren 27an, domekan, 18:00etan ere bai; sarrera dohainik izango da. GetxoExpress-ek 1.000 eurogaz sarituko du film laburrik onena, eta 800 eurogaz bigarrena. Horrez gainera, ikus-entzuleek 300 euroko hirugarren sari bat emango dute.