Alangoko BOEetako garajeak alokatzeko zozketan parte hartzeko onartutakoen behin-behineko zerrenda argitaratu dute

Erredakzioa 2019ko ira. 25a, 10:56

Alangoko aparkalekuak, barrutik. © GETXOKO UDALA

Denera, 273 eskaera aurkeztu dira eta horietatik 240 dira zuzenak. Hamar eguneko epea emango dute, gaurtik aurrera, oker aurkeztutako eskaerak zuzentzeko.

Algortako Juan Bautista Uribarri kaleko 2-4-6-8 zenbakietan dauden babes ofizialeko etxebizitzetan (Getxoko Udalaren jabetzakoak) 103 garaje-plaza alokatzeko zozketan parte hartzeko onartutako eta baztertutako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratu du Udalak.

Denera, 273 eskaera aurkeztu dira eta horietatik 240 dira zuzenak. Orain 10 eguneko epea emango da, ebazpen hori ediktuen taulan eta udal webgunean argitaratzen denetik (gaur, eguaztena, irailak 25) aurrera zenbatzen hasita, eskaerak oker aurkeztu dituztenek akatsak zuzentzeko aukera izan dezaten. Epea igarota, behin betiko zerrendak eta zozketa publikoaren data eta arauak argitaratuko dira. Behar denean emango da horren berri.

Zerrendak ikusteko sakatu hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun