Datorren astelehenean, irailaren 30ean, Begoña Galerietarako bisiten egitarau berria jarriko dute martxan. Eskaera kontuan hartuta, Udalak eta Euskal Herriko Unibertsitateak bisitak egingo dituzte, egunero (martitzenetan izan ezik, lan bereziengatik) gunea zeharkatu ahal izateko, aurkikuntza zientifikoei, aurrerapenari eta lanaren helburuari buruzko informazioa, eta iraganeko irudiak eta plano historikoak jasotzeko, eta baita hamarkadetan zehar ezkutatuta egon diren eta orain herritarrek gozatzeko berreskuratu diren tokiei buruzkoa ere.
Begoñako galerietara hurbildu gura duen pertsona orok modu librean egin ahal izango du, eta informazioa jaso ahal izango du bere eskuko telefonoaren bidez, edo gidatutako bisiten bitartez. Eskaera gero eta handiago denez, modalitate horren ordutegien eskaintza handitu egin da eta baita bere edukiak eta ingelesez eta frantsesez egiteko aukera ere.
Lehenengo unean, eskaintzak bisita berria proposatuko du modu orokorrean, eta aurrerantzean, familientzat eta eskolakoentzat beste berezitu batzuk antolatutako dituzte, txikienek historia ezagutu ahal dezaten, eta aldi berean, beren ahalmenak eta ondarearekiko interesa handituko duten ibilbide eta froga zientifikoakaz gozatu ahal izateko. Gai zehatzei buruzko ibilbideak ere egingo dira.
Bisiten egitaraua kultur, sormen eta formazio ekintzakaz, erakusketakaz, unibertsitate-tailerrakaz, bisita instituzionalakaz, Zientzia Arteagaz, kirol aurkezpenakaz edo Ertibil Bizkaia erakusketagaz batera eramango da aurrera.
Bisita libreak
Irekiera ordutegia egunero, astearteetan izan ezik.
- Urriaren 26ra arte, 11:30etik 15:00era eta 17:00etatik 20:00etara.
- Urriaren 27tik aurrera, 11:00etatik 14:30era eta 15:30etik 17:30era.
Gidatutako bisitak
Egunero, martitzenetan izan ezik.
- Urriaren 26ra arte,12:00etan, 13:45ean, 17:15ean eta 18:45ean.
- Urriaren 27tik aurrera, 11:45ean, 13:00etan eta 16:00etan.
Erreserbak egiteko
- Erreserbak: 635 717 333 telefonoan eta datorren astelehenetik aurrera www.getxo.eus udal web gunean.
- Hizkuntzak: euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez.
- Topagunea: Begoñako Bisitariak Artatzeko Gunea, Marqués de Arriluce e Ibarra pasealekuan (Itsasoko Gurutze Gorriaren aurrean).
- Lan-gune baterako bisita izan arren, laster mugikortasun murritza duten pertsonentzat irisgarria izateko lan egiten ari dira.