"Aldaketa klimatikoari aurre egiteko denbora agortzen ari zaigu", ohartarazi du koalizio abertzaleak gaur goizean egindako ekimenean. Hori irudikatzeko hainbat izotz zati erraldoi ipini ditu Algortako Telletxe plazan, urtzen. "Hori da gure planetarekin gertatzen ari dena. Urtzen ari da. Gure planeta txikitzen ari gara. Eta egoera iraultzeko, ezinbestekoa sistema aldatzea", azaldu du EH Bilduk. Talde horrek gogoratu duenez, Larrialdi Klimatiko egoera deklaratzeko eta aldaketa klimatikoaren kontra konpromiso zehatzak hartzeko mozioa aurkeztu zuen Getxoko Udalbatzan; "zoritxarrez, EAJ, PP eta PSE-EE hirukoa kontra agertu zen eta gure proposamena ez zen onartu. Izan ere, alderdi horiek dira erraustegiak eraikitzen dituztenak, AHT eta Supersur bezalako proiektu txikitzaileak eraikitzen dituztenak, besteak beste".