Mundu osoan ospatzen da Hegaztien Eguna, BirdLife International erakundeak sustatuta, eta 100 herrialde baino gehiagotan egiten da. Bi dira Hegaztien Munduko Egunaren helburu nagusiak: batetik, hegaztien mundua hurbiltzea jendeari, gure ingurune natural hurbilena kontserbatzearen garrantziaz kontzientzia sortzeko, gure planetako ingurumen kontserbazioan aurrera egiteko lehenengo urratsa den aldetik. Eta bestetik, hegaztiek dituzten mehatxuen berri ematea eta beraien biziraupenerako behar diren kontserbazio neurriak azaltzea.
“Hegaztiek bizia eta kolorea ematen digute, natura hirietara hurbiltzen dute eta bidaiari handiak dira, mugarik ez dutenak, hesi kultural eta politikoak zer diren ez dakitelako. Horregatik guztiagatik, gure ingurumen-osasunak hobera egiten du haiekin kontaktuan egotearen ondorioz. Hegaztiak zainduz bizi garen etxea zaintzen dugu, gure etorkizuna zaintzen dugu”, horixe da BirdLife Internationalekoek gizarteari helarazi gura dioten mezua.
Hegaztiakaz batera, berriz ere etxeko txikienak izango dira protagonista Hegaztien Munduko Egunean. Horiengan gure planetaren balio naturalen kontserbazioarekiko errespetua sustatu gura da, etorkizun jasangarriago, berdeago eta kontsekuenteago baten alde lan egiteagaz batera.