Jarduera biak Bizilagunak elkartzeko zubiak ekimenaren barruan kokatzen dira, Getxoko Udalak, Egizu Getxo Euskaldun elkarteak eta Getxoko Etorkinak Federazio Plataformak antolatuta, Eusko Jaurlaritzaren laguntzagaz.
Mila zapore kulturarteko gastronomia-tailerra urriaren 25ean izango da, Azebarri kultur elkartearen egoitzan. Egun horretan, hainbat irakaslek (bertakoak zein kanpokoak) errezeta desberdinak irakatsiko dituzte, eta saioa amaitutakoan, egindako mokaduak dastatu egingo dituzte parte hartzaileek.
Bestalde, Bizilagunak bazkariak azaroaren 17an, domekan, egingo dute. Topaketa bakoitzean bertoko familia bat, atzerritik heldutako familia bat eta bazkaria antolatzen lagunduko duen dinamizatzaile bat elkartuko dira, bazkari bat partekatzeko, harremanak eta bizikidetza sustatzeko, eta aldi berean, aniztasuna ospatzeko.
Jardueretan parte hartu gura duten pertsonek izena eman dezakete www.getxo.eus/bizilagunak webgunean edo 644 277 155 telefono zenbakian.