Getxoko Udalak sustatutako Jabekuntza Eskolako ikasturtearen hasiera saioa izango da datorren martitzenean, urriaren 15ean, 18:45ean hasita. Carmen Díaz Berdintasuneko zinegotziak ikasturtea aurkeztu ondoren, Biobarreari buruzko erakustaldi-hitzaldia egingo dute, Elba Ruiz Kancaneo antzerki taldeko kidearen eskutik.
Bizitza hobeto bizitzen da umorearekin titulupean, Elba Ruizek barreterapiaren onurak landuko ditu, beharrezko funtzio biologiko gisa, ongizate fisiko, mentala eta emozionala mantentzeko.
Haurtzaindegi zerbitzua edo egokitzapenen bat behar izatekotan jardunaldia behar bezala jarraitu ahal izateko, Berdintasun Zerbitzura jo daiteke, 944 660 136 telefono zenbakian edo berdintasuna@getxo.eus posta elektronikoan.