Topaketak irekiak izango dira, gura duenak joan ahal izateko; "Topaketara nahi duena hurbil daiteke, txalapartariekin elkartzeko, txalapartarekin bere lehengo kontaktuan izateko, denak ongi etorriak izango dira!", azaldu dute arduradunek.
Saio horietan txalaparta jo eta instrumentu horren inguruan mintzatuko dira, besteak beste. Beste urteetan bezala, saioak hilez hileko hirugarren martitzenean izango dira, 19:00etatik 21:00etara:
- Urriak 15.
- Azaroak 19.
- Abenduak 17.
- Urtarrilak 21.
- Otsailak 18.
- Martxoak 17.
- Apirilak 21.
- Maiatzak 19.
- Ekainak 16.