Abonamenduaren eta ikastaroen tarifak hobariakaz murriztu daitezke, eta kasu bi aurreikusi dira:
- Lanbide arteko gutxieneko soldataren araberako murrizketa, harpidetzaren eta ikastaroen kuotaren hobari gisa
- Estandarizatutako familia-errentan oinarritutako hobaria, familia ugariei zuzenduta dagoena eta harpidetzari aplikatzen zaiona.
Hobari biak jasotzeko eskakizunak betez gero, onuragarriena aplikatuko da, urtebetez; eta ez da modu automatikoan berrituko.
Eskabidea egiteko eta dokumentazioa entregatzeko tramitea azaroaren 30a baino lehen formalizatu behar da, Fadurako edo Gobelako erabiltzaileen arretarako bulegoetan, 08:00etatik 14:15era. Ez dira kontuan izango epez kanpo aurkezten diren eskabideak.
Getxo Kirolak-en webguneko “Izapide eta tarifak” atalean daude eskuragarri informazio osoa eta eskabide-agiriak.