Datorren urriaren 27ra arte Cálamos y viñetas: Cómic árabe en movimiento izenburupeko erakusketa egongo da ikusgai Torrene erakusketa aretoan, Zurrumurrurik Ez Estrategia eta Komiki Azokaren arteko elkarlanaren barruan. Freskotasuna, irudimena, berritasuna eta ausardiaz beteko komikiek osatzen duten erakusketa Etxe Arabiarraren eskutik helduko da. Bestalde, toki berean, baina urriaren 19an, 12:00etan, Mundu arabiarraren iruditeria gaztelaniazko komikietan izeneko mintegia izango da, Pedro Rojo, Al Fanar Fundazioko kide eta aipatutako erakusketaren komisarioaren eta Pilar Garrido, Murtziako Unibertsitateko Ikasketa Arabiarren irakaslearen eskutik. Bertan gazteleraz argitaratutako komikietan agertzen den mundu arabiarrari, egile arabiarrei, arabiarrak marrazten dituzten mendebaldeko egileei, estereotipoei eta abarri buruz eztabaidatuko da.