Jaialdiak mugarik gabeko askotariko zinema eskaintzen du, merkataritza-zirkuituetatik baztertzen dituzten tokiko istorioak eta istorio globalak, eta bere helburuen artean daude ikus-entzule kritiko eta gogoeta zaleak sustatzea, eta errealitatea eta harreman zuzenak eta solidarioak sortzearen aldeko apustua egitea, Nazio Batuek 2030erako proposatutako Garapen Iraunkorrerako 17 helburuak lortzera lagunduko dutenak. Horretarako gaiak giza eskubide, genero berdintasuna, kulturartekotasunari buruzkoak izango dira eta baita emakumeek egindako lanak ere.
Muxikebarri Antzokian En boca de todas (Amazonia, Argentina) eta Birthplace (Indonesia, Reino Unido) film laburrak eta Dónde irán (España, Senegal) eta En busca de un espacio (Cuba) dokumentalak ikusi ahal izango dira. Saio horretara bertaratuko diren zuzendariak Marilyn Solaya (2016ko Goya Sarietara izendatua), Mamadou Dia, Fatou Mboeg, Modou Diop, Medoune Falldiop eta Egoi Suso izango dira.
Sarrera doakoa izango da eta Muxikebarrira hurbiltzen direnen artean globo bidaia baterako zozketa egingo da.
Bestalde, goizean Aixerrota eta Romo-Artaza institutuetan, besteak beste, proiekzioen bilduma bat, tailerrak eta Mamadou Dia, Fatou Mboeg, Modou Diop, Medoune Falldiop, Egoi Suso y Jawad Sharif zuzendarien bisita izango da. Aurretik, antolatutako tailerretan bideo batzuk egin dituzten ikasleen taldeek ere parte hartuko dute, horien artean, Romo-Artaza BHIko Ikasleen Klaketa Leiho izenekoak.