Getxoko Udaltzaingoak iruzur bat izan litekeenaz ohartarazi du, hondakin organikoen bilketa-zerbitzuari lotuta

Erredakzioa 2019ko urr. 16a, 08:45
© GETXOKO UDALA

Udal zerbitzuko langileak direla esanez, biktimei azaltzen diete birziklatzerakoan herritar gisa duten portaera onagatik aizto-sorta bat emango zaiela, eta, horren truke, dirua sartu behar dute banketxe-kontu batean, azaldu dute polizia-iturriek.

Getxoko Udaltzaingoak iruzur bat izan litekeenaz ohartarazi du, hondakin organikoen bilketa zerbitzuaren izenean pertsona talde bat udalerrian egiten ei dabilena. Iturrien arabera, lagun horiek, auzokide batek aurkeztutako salaketaren bidez Udaltzaingoak jakin ahal izan duenez, telefonoz jendearen etxeetara deitzen omen dabiltza, hondakin organikoen bilketarako (edukiontzi marroia) udal zerbitzuko langileak direla esanez; "jakinarazten diete birziklatzerakoan herritar gisa duten portaera onagatik aizto-sorta bat emango zaiela. Horren truke, dirua sartu behar dute banketxe-kontu batean", azaldu dute polizia-iturriek.

Udaltzaingoak jakinarazi du hori iruzur bat dela, udalerrian egiten ari den bilketa organikoaren programak ez baitu jasotzen truke hori, aiztoak diruagatik, alegia.

Eskatzen zaio iruzur horren berri duen edonori edo iruzurra jasan duenari Getxoko Udaltzaingoko Koordinazio Zentroa deitzea, 94 466 02 02 telefonoaren bidez, gertaera salatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun