“Kontatu erretratu hau” tailerra martxan jarriko dute gaur, Itzubaltzeta/Romon

Erredakzioa 2019ko urr. 16a, 10:37

Saioetan, Udal Liburutegiko Artxiboko argazki zaharrak proiektatuko dira pantaila batean, parte hartzaileek horien inguruan dakiten guztia (data, pertsonak, tokia, arrazoia, eta.) azaltzeko. Helburua da irudiari buruzko informazioa lortzea, era horretan, udalerriko memoria historikoa aberasteko.

Gaur, eguaztenean, Kontatu erretratu hau izeneko tailerra martxan jarriko da Romo Kultur Etxean, Getxoko Udalak 60 urtetik gorakoentzat antolatutako jardueren egitarauaren barruan. Saio horietan, Udal Liburutegiko Artxiboko argazki zaharrak proiektatuko dira pantaila batean, parte hartzaileek horien inguruan dakiten guztia (data, pertsonak, tokia, arrazoia, eta.) azaltzeko. Helburua da irudiari buruzko informazioa lortzea, era horretan, udalerriko memoria historikoa aberasteko.

Getxo Lagunkoia programaren barruko doako tailerraren saioak urriaren 16an, azaroaren 6an eta 20an, eta abenduaren 12an, izango dira, 17:30etik 18:30era. Interesatuek aipatutako orduan agertu beharko dira, ez baita aurretiko izen-ematea egin behar.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun