Hogei urte igaro dira lehenengo aldiz Indabada izeneko bazkari "alternatibo eta herrikoia" egin zutenetik. Ordutik, udalerrian giro gaztea "sortzen" hasi ziren, askotariko aldarrikapenak egiteko eta "ondo pasatzeko" helburuagaz baita ere. Hogei urte horietan, jende mordoak parte hartu du indaba-jan herrikoi horretan parte hartzeko lanetan, baita jaialdi horretaz gozatzeko. Hala, aurten ere, urtemuga berezi hori ospatzeko jaialdia antolatu dute urriaren 26rako, zapaturako.
Denera 500 txartel jarri dituzte salgai, Salem, Hator eta Bulkada tabernan. Daborduko hainbat saldu dituzte, eta apurka-apurka jarriko dituzte gehiago salmenta puntuotan.
Aurten ere, aurrekoan egin genuen legez, HIRUKAkook bideo saltseroa grabatzeko asmoz. Bertara hurbilduko gara parrandan ibiliko diren neska-mutil eta gizon-emakume denak xaxatzeko eta ondo pasarazteko asmoz, baita sortutako giroa etorkizun hurbil, edo luze, batean irudietan gordetzeko ere.