Gizonezko bat atxilotu dute Getxon indarra erabilita telefono bat lapurtzea egotzita

Erredakzioa 2019ko urr. 21a, 10:11

Biktima Urdulizeko ospitalera eraman dute, buruan zauria eta begian odol-isuria zuelako.

Zapatuan goizaldeko ordu bata aldera, indarra erabilita Algortan lapurreta bat jazo zelaren abisua jaso zuen 112 SOS Deiak zerbitzuak. Oharraren arabera, gizonezko batek beste bati eraso egin zion biktimaren portalean; mugikorra lapurtu zion erasotzaileak eta buruan zauri bat egin zion. Abisua jaso ondoren, Ertzaintzaren patruila bat eta anbulantzia bat bertaratu zen lekura, eta biktima artatu ondoren Urdulizko ospitalera eraman zuten zauriak sendatzera. Aldez aurretik, agenteek erasotzaileari buruzko datuak bildu zituzten; hala, erasotzailearen deskribapena Koordinazio Zentrora bidali zuten.

Handik ordu erdira, Getxoko Udaltzaingoak Koordinazio Zentroari jakitera eman zion erasoa gertatu den lekuaren inguruan aurkitu zutela deskribapenagaz bat zetorren gazte bat, eta kirol-jertsean odol-orban bat zuela. Ertzainek Identifikatu eta atxilotu egin zuten ustezko lapurra, 22 urteko gaztea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun