Joan den eguaztenean, urriaren 16an, Getxoko Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiei eman zitzaien horren berri, antolakuntza eta kontuen batzorde informatiboaren baitan tramitatzeko. Izapide hori azaroaren 29an amaituko da, eta osoko bilkura berezia egingo da aurkeztutako zuzenketak eta aurrekontua bera eztabaidatzeko eta bozkatzeko, urtarrilean indarrean sartu ahal izateko.
105.256.007 euro horiek honela banatuko dira Udalaren eta bere erakunde autonomoen aurrekontuaren artean:
Udala | 79.524.330 € |
Getxo Kirolak | 8.899.503 € |
Kultur Etxea | 8.651.409 € |
Udal Egoitza | 5.006.274 € |
Musika Eskola | 2.794.141 € |
Kirol Portua | 380.350 € |
Kontzeptuka, banaketa orokorra honako hau izango da:
Langileak | 40.577.704 € (% 38,56) |
Ondasun arruntak eta zerbitzuak | 53.430.111 € (% 50,77) |
Diru-laguntzak | 5.460.760 € (% 5,19) |
Inbertsio errealak | 3.762.495 € (% 3,58) |
Aktiboak, pasiboak eta finantza-gastuak | 2.013.537 € (% 1,90) |
"Diru-sarrerei dagokienez, kontuan hartu da, zuhurtziaz bada ere, ziklo ekonomiko hedakorra heldu egin dela eta jarduera ekonomikoari lotutako zergak dinamismo handiagora eraman direla, bai udal-zerga propioei dagokienez, bai Bizkaiko Foru Aldundiagaz (Udalkutxa) itundutakoei dagokienez; hala ere, azken horiei dagokienez, ekitaldian zehar diru-sarreren aurrekontua egokituko da, 2020ko otsailean behin betiko argitaratzen diren zifren arabera. Aurreikuspenen arabera, egungo aurrekontu-proiektuan jasotakoak baino handiagoak izango dira", udal-iturrien arabera.
Era berean, udal-zergak % 1,1ean eta erakunde autonomoen tasak % 5ean eguneratzeko proposamena ere islatzen du proposamenak.
Helmugak, gizarte-politikak, kalitatezko oinarrizko zerbitzuak, administrazioaren modernizazioa, sustapen ekonomikoa, aisialdia, kultura, kirola, ingurumena, euskara eta partaidetzaren eta gardentasunaren aurrerapena eta finkapena dira aurrekontu-proiektua osatzen duten "funtsezko ardatzak", eta jendaurrean aurkeztuko dira eztabaidatzeko eta onartzeko izapide politiko eta administratiboa amaitu ondoren.
2020rako aurrekontu parte-hartzaileen prozesua integratzen da, aurtengo lehen hiruhilekoan egin eta amaitu zena, eta milioi bat eurogaz honako jarduketa hauek lehenesten zituena:
Areetako Xake plaza egokitzea | 600.000 € |
Haur-parke bat estaltzea | 300.000 € |
Udalerriaren informazio-seinaleak hobetzea | 47.750 € |
Portu Zaharreko zabalgunea hobetzea kirol-erabilerako eremuakaz | 50.000 € |
Bizikleta-aparkaleku gehiago Algortan | 2.250 € |