Denera 233 eskaera onartu dira 100 aparkalekutarako eta beste 3 egokituetarako. Onartutakoen behin betiko zerrenda daborduko argitaratu da Getxoko udaletxearen iragarki taulan eta udalaren webgunean.
Zozketa publikoa izango da eta udal idazkariaren aurrean egingo da; eskaera aurkeztu eta kontratua eskuratuko dutenen lehentasun-ordena zehaztuko du. Zozketaren emaitzaren arabera, partzelak 23. zenbakitik aurrera esleituko ditu Udalak.
Emaitzaren arabera, esleipendunek Udaleko Diruzaintzan gordailutu beharko dute lehen hilabeteko errentamendu-prezio gisa esleitutako zenbatekoa (60 euro), bai eta bi hileko fidantza ere (120 euro).
Epea amaitu eta gordailurik egin ez bada, Alkatetzaren ebazpen bidez hautaketa ezeztatuko da eta alokairua behin-behinean esleituko zaio lehentasun-hurrenkeraren arabera itxarote-zerrendan dagoen hurrengo eskatzaileari.
Egin beharreko ordainketak egin ondoren, esleipendunei dei egingo zaie Udalagaz dagokion errentamendu-kontratua sinatzeko.