Azaroaren 10era arte greban daude Bizkaiko kirol-guneetako langileak

Iker Rincon Moreno 2019ko urr. 31a, 08:50

Atzo Leioan egindako elkarretaratzea. © LAB SINDIKATUA

Joan den astelehenean abiatu zuten greba Bizkaiko kirol-guneetako langileek, lan-hitzarmenaren defentsan. Horri jarraituz, Leioako kiroldegian egin zuten protesta atzo goizean; bertatik hasita, kalejiran joan ziren Leioako udaletxera eta ondoren buelta egin zuten Getxoko kirol-guneetatik. Borrokaldia azaroaren 10era arte irautea aurreikusita dago.

Urriaren 28tik hasita, azaroaren 10era arte greba egiten ari dira Bizkaiko igerileku, kiroldegi eta kirol-zelaietako langileak, sektore horretako lan-baldintzak duintzearen alde. Borrokaldirako deia ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egin dute, kirolaren sektorearen profesionaltasunagaz bat datorren hitzarmena erreklamatzeko, soldata-igoerak KPItik gorakoak izan behar direlakoan. Era beran, kontratu denen % 80 lanaldi partzialekoak direla salatu dute eta erreferentziazko lanaldia eta lan egin beharreko jai-egunak hobeto saritzea aldarrikatu dute, besteak beste.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun