Barikuan, hilaren 8an, hasiko dira jaiak, 17:00etan jaurtiko duten txupinagaz. Jarraian, atletismo lasterketa eta ultimate frisbee erakustaldia egingo dute, Areneazpin. Ordubete beranduago, kalejira egingo dute, Iturgitxitik abiatuta. Bitartean, txorizoa jateko aukera egongo da txosnan, baita pilota-partidak San Nikolas ikastolako pilotalekuan. Gauean, Coca D'Anxova eta Urrats taldeen kontzertuak egongo dira.
Zapatuan, ostera, umeentzako jarduerak, kantujira, tiragoma-txapelketa, dantzaldiak eta aurreskularien txapelketa egongo dira. Horrez gainera, urtero legez, herri-bazkaria egongo da Iturgitxiko parkean ipiniko duten karpan. Gauean, Hijos de tu iglesia eta Motörhits musika-taldeek zuzenekoa eskainiko dute, Iturgitxiko karpan bertan. Azkenengo egunean, 41. Lapikokoen Txapelketa egingo dute auzoko kaleetan, baita artisautza-erakusketa, bertso-poteoa eta euskal dantzen erakustaldia, besteak beste.
Hezetasunako jaietako egitarauaren berri izateko, deskargatu gure app-a, doakoa da!
Android sistemarako:
https://play.google.com/store/apps/details?id=acvmultimedia.hiruka&rdid=acvmultimedia.hiruka