Eguerdiko 12:00etan jarri dute hitzordua Algortako erdigunean dagoen plazan. Bertan parte hartuko dute Ousmane Drame, Unai Ardeo, Beñat Amade eta Jon Gisasola Zelai V kirolariek.
Lauok, hurrengo lanak egin beharko dituzte, jarraian:
- Harri-jasotzea, 15 altxaldi 100 kg-ko bolagaz.
- Giza-proba, 2 untze 400 kg-ko harriagaz.
- Aizkora, 4 ebaki 45''-ko enborrean.
- Txingak, 4 untze 50 kg-ko txingakaz.
- Korrika, 15 buelta.