Areeta-Romo eta Algorta aldean ur hornidura daborduko guztiz lehengoratu dute, gaur goizeko lehen orduetan Negubide kaleko hodi adar bat ustekabean hautsi ondoren. Hodia haustearen arrazoia ezustekoa izan da, eta 20.000 eta 25.000 pertsona artean kaltetu ditu.