Jarduketaren xede den beheko solairuak eremu bi ditu, bereizitakoak: alde batetik, jatorrizko lokalari dagokion hormen barrukoa, eta, bestetik, gune erantsi bat, hasieran estalpe bat zena; gerora itxitura bat jarri zitzaion erantsitako eraikin horri.
Egokitzapen-proiektuak sukalde bat, biltegi bi, komun bat eta erabilera anitzeko gune bat gaitzea aurreikusten du. Erabilera anitzeko eremu horri bi erabilera emango zaizkio. Alde batetik, ostalaritza gunea izango da, non otorduak eskainiko diren; eta bestetik, jarduera osagarriak eta paraleloak egingo dira: hitzaldiak, musika errezitaldiak, tailerrak, show cooking-ak eta abar). Eta solairu horretako gune bat gordeko da, geroago igogailu bat jartzeko aukera aztertzeko. Horrez gain, erantsitako eremua aldatuko da, ostalaritzarako eta egonaldirako izango dena, udako terraza gisa, kanpoko mahaiakaz.
Baldintza pleguak bost hilabeteko epea ezartzen du egokitze-lanak burutzeko.
Benta eraikina, Aingeru etorbideko 90. zenbakian dago eta euskal estilo berrikoa da arkitekturari dagokionez; eta behealdeaz gain, beste bi solairu gehiago ditu (azkena, teilatupe bat da). XIX. mendearen hasierakoa da eraikina eta hasiera batetik ostatu eta bizileku erabilera izan zuen. Bi aldiz aldaketak egin zituzten eraikinean eta 2016an itxi zituen ateak.