Feminismo islamikoari buruz hausnartuko dute Zurrumurrurik Ez Estrategiaren hurrengo mintegian

Iker Rincon Moreno 2019ko aza. 8a, 09:20

Getxoko Udalak sustatuta, saioa datorren azaroaren 16an, zapatuan, izango da, 10:30ean, Algortako Villamonte kultur etxean. Horren helburua da arrazismoaren inguruan hausnartzea, xenofobia eta diskriminazioa prebenitzeko eta bizikidetza eta aniztasun kulturala hobetzeko.

Feminismo islamikoa izango da herritarrentzat antolatutako hurrengo sakontze mintegiaren gaia, Miriam Hatibi (Fundación IBN) y Maya Amrane (kultur aniztasuneko aditu eta Munduko Emakumeak elkarteko kidea) partaidetzarekin. Urteko laugarren eta azken mintegia abenduaren 14an izango da, Bidaiderik gabeko Adingabe Atzerritarrak gaiari buruzkoa.

Izen-ematea eta informazio gehiago: www.getxo.eus/antirumores.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun