Ainhoa Galduroz Alvarez Partaidetza zinegotziak adierazi duenez, Udalak bultzatutako ekimena da Getxo Txukun, eta herritarren proposamenak, beharrak eta kezkak bertatik bertara ezagutzea du helburu, "udalerriko auzoak leku hobeak izan daitezen".
Programa horretan ez dira sartuko honako jarduera estrategikoak: (kaleak, parkeak edo/eta auzoak berriz guztiz urbanizatzea); ekipamendu handiei lotutako eskaerak (kiroldegiak, igerilekuak, osasun zentroak, etab.); teknikoki edo ekonomikoki bideragarriak ez diren proposamenak edo Udalaren eskumenekoak ez diren esku hartzeak.
Behin epea bukatuta, iradokizunak kuantifikatu, aztertu eta baloratuko dira teknikoki, aurrera eraman daitezkeen proposamenak lehenesteko asmoz. Prozesu horren emaitzak txosten batean islatuko dira, eta hori Udalaren webgunearen bidez ikusi ahal izango da. Horrez gainera, inguru horretako etxeetara bidaliko da postaz.
Nola parte hartu
Prozesuan parte hartu ahal izango dute iradokizunak jasoko diren eremu mugatuan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek.
Iradokizunak aurkeztu ahal izango dira horretarako editatutako eta auzoko postontzietan banatutako ebakigarrian idatziz (Villamonteko kultur etxean eta Torreneko HABean ere eskuragarri daude), eta honako toki hauetan utziz:
- Villaondoeta eta Salsidu kaleen ertzean, Iturgitxi eta Basarrate kaleen arteko bidegurutzean eta Arene kalean, Ibarbidegaz bazterrean, jarriko diren postontzi gorrietan.
- Algortako Villamonte kultur etxean jarriko den kutxan.
- Azaroaren 22an, barikuan, Basarrate parkean eta azaroaren 23an, larunbata, Villaondoeta eta Salsidu kaleen arteko bidegurutzean jarriko den karpan. Ordutegia honako hau izango da: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
- Eta www.getxo.eus webguneko sareko galdetegiaren bidez.