Amaia Agirre Getxoko alkateaz eta Irantzu Uriarte Euskara zinegotziaz gainera, Aholku Batzordean hurrengoek ere parte hartzen dute: Idoia Aranguren (Kantxa Kirol Modako merkataria eta kirolaria), Alazne Aurre (BFAko itzultzailea), Borja del Rio (irakaslea eta 2.0 kontzeptuaren sustatzailea), Bittor Egurrola (irakasle ohia eta kultur eragilea), Arrate Illaro (Euskaraldiaren koordinatzailea eta bertsolaria), Inma Infiesta (irakaslea J.A. Agirre euskaltegian eta antzerkigilea), Iker Goñi (enpresaria eta EuskarAbentura egitasmoaren sortzaileetako bat), Agurtzane Olaiz (irakaslea eta artean eta sormenean aditua), Ruper Ormaza (Unesco Etxeen federazioko presidentea) eta Iñaki Zarraoa (Getxoko alkate ohia eta ETBko zuzendari ohia). Azken horiek denak lan horretarako proposatutako eta aukeratutako hamar pertsonak dira, udalerriko bizitza soziala ondo ezagutzen duten eta beren esparruan euskararenganako sentsibilitatea dutenak.
Batzordea euskararen normalizazioari begira hartu beharreko neurriei buruz eztabaida piztu eta gaia gizarteratzeaz arduratuko da, Planak biltzen dituenak hain zuzen ere. Egungo batzordearen iraunaldia ESEPek duena izango da, hau da, 2022ko abenduaren 31ra arte, eta luzagarria izango da.