Banakako modalitatean, jarduera solidarioa Getxo udalerrian irabazi asmorik gabeko erakunde sozialetan egiten duten boluntarioak izan ahal izango dira sariaren hartzailea. Bestalde, modalitate kolektiboan, saria erakunde sozialei eman ahal izango zaie, baldin eta modu iraunkor eta efikazean egiten dituzten proiektuetan boluntariotzak garrantzi berezia badauka; baita bestelako erakundeei ere, baldin eta beren eginkizuna Getxo udalerrian boluntariotza sustatzea bada.
Eskabideak posta arruntaren edo posta elektronikoaren bidez bidali beharko dira Gobelaurre boluntariotza zentrora (J.M.Txabarru Zuazo Parkea z/g) edo info@sarekidegetxo.org helbide elektronikora.
Sariak abenduan horretarako antolatuko den ekitaldian emango dituzte.
Heziketa
Bestalde, Sarekidek elikagaien manipulatzaile izateko ikastaroa antolatu du azaroaren 25erako, eta asertibotasun tailerra hilaren 30erako, biak udalaren laguntzagaz. Saioak Gobelaurreko Boluntariotza zentroan izango dira, lehena 16:30etik 19:30era, eta bigarrena 10:00etatik 14:00etara. Izen-ematea doakoa izango da erakunde bazkideentzat, langabeentzat eta erretiratuentzat, eta 5 eta 20 euro artekoa gainontzekoentzat. Informazioa eta izen-ematea hurrengo helbide elektronikoan: info@sarekidegetxo.org.