Udaltzaingoak telefono-dei bat jaso zuen 13:00ak aldera, bertan emakume batek negarrez laguntza behar zuela jakinarazten zuen, zergatia zehaztu gabe. Agenteak etxebizitzara joan ziren eta salatzaileagaz harremanetan jarri ziren. Horrek jakinarazi zien senarrak laban handi batez mehatxu egin ziola eta, alaba aurrean zegoela, hark esku hartu behar izan zuela lesiorik izan ez zezan. Hori gertatu ostean gizonak alde egin zuen etxetik.
Handik minutu batzuetara, patruila batek etxebizitzatik gertu dagoen apustu-establezimendu batean aurkitu zuen gizona. Une horretan atxilotu zuten, eta, ondoren, epailearen esku utzi ere.