Atzo, eguenean, arrastiko 13:30ak inguruan, adineko emakume bat aurkitu zuten Getxoko itsasadarrean ur gainean. Hori ikusita, inguruan zeuden herritarrek larrialdi zerbitzuak ohartarazi zuten. Hala, emakumea erreskatatu, uretik atera eta Tomas Olabarri kaian bertan suspertu egin zuten; segituan Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Emakumearen egoera larria da.