"Udal-irratiaren gaur egungo programazioa aurrez programatutako musika baino ez da", adierazi du PPk, "eta errealitate negargarri hori ez dator bat Getxoren tamainako udal bategaz; askoz programazio handinahiagoa eskaini beharko litzateke". Getxoko Udalaren webgunean bilatuz gero, Getxo Irratiak goizez Egun On Getxo! izeneko albistegi bat ematen duela ikus daiteke. Haatik, astean asteko saioen estekek ez dute jarraibiderik.
Informaziorik gabeko programaziorik ezean onena irratia ixtea litzatekeela uste du PPk; horregatik, udal-gobernuak Getxo Irratiari bultzada ematea baztertuko balu hura bertan behera uztea eskatuko lukete, "mantentzeak dakarren kostu handia dela eta".