Datorren eguaztenean, abenduaren 4an, piztuko dute Getxoko Gabonetako argiztapena. Hala, Iñigo Urkitza Sustapen Ekonomiko Arloko zinegotziak adierazi duenez, "urteko aldi berezi bati ekingo diogu, non arreta berezia jartzen den kaleen animazioan, argiztapenaren bidez eta txikienei zuzendutako jardueren bidez. Gonbita egiten diegu getxotarrei eta bisitariei egun hauetan hain espero ditugun opari berezi horiek eskuratzeko aukera izan dezaten".
Urte bi dira Udalak argiztapen horren kudeaketa osoa bere gain hartzen duela eta, eskura dauden baliabideak kontuan hartuta (234.997,81 euro), komunitate-erabilerako udal-espazioak hobetzen ditu, hala nola udalerrirako sarrerak, plazak, parkeak, udal eraikinetako fatxadak eta udalerriko auzoetan jarduera ekonomiko gehien duten ardatzak eta zentroak, betiere helburu argi batez: "instalazio homogeneo, ordenatu, seguru eta indarrean dagoen araudiarekin bat etorriz egitea instalazioa".
Aurten, nobedade gisa, Andra Mari eta Gobela kiroldegietako fatxadak argiztatuko dira, baita Telletxeko zati bat (Bidezabalerantz doana) eta Basagoiti etorbideko beste bat gehiago ere.
Argiak pizteko ordutegia hurrengoa izango da: 07:00etatik 08:30era arte eta 17:30etik 23:00ak arte domekatik eguenera, eta 17:30etik 01:00 arte bariku eta zapatu gauetan, baita jaiegun bezperetako gauetan ere.