Iazko edizioak mila atleta baino gehiago izan zituen lehian. Gizonezkoetan, Real Sociedadeko Hassan Oubaddi izan zen garailea, 26 minutu eta 42 segundoko denbora eginda (lasterketako errekorra gainditzeko 16 segundora gelditu zen), Kamali Majdoubi eta Ahmed Moujane gainditu zituena. Emakumezkoetan, Bilbao Atletismo taldeko Majida Maayou izan zen irabazlea, 31 minutu eta 26 segundoko erlojupekoagaz, Andrea de la Torre eta June Arbeoren aurretik. Aimad Bouzianek eta Maider Fernandezek beteranoetan, Pedro Sellaresek eta Uxue Agirrek gazteetan, eta Igor Ruizek eta Garbiñe Ballesterosek juniorretan, Memorialeko garaileen nomina osatu zuten.