Kategoria absolutuko eta beteranoetako (1969an eta aurreko urteetan jaiotakoak) igerilariak lehiatuko dira martitzenean, Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkarteak antolatuta. Sailkatutako lehen hiru pertsonentzako garaikurrak egongo dira, bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere. Iaz 200 kirolari baino gehiago batu ziren proban.
Interesatuek lehiaketaren oinarri osoak kontsultatu eta izena eman dezakete www.getxoiw.com web orrian. Izen-ematea on-line egin ahal izango da barikura arte, hilak 20, 8 euroko prezio bakarrean, edo probaren egunean bertan, 15 euroko prezioan.