Saioetan benetako sua duen su-itzalgailu bat erabiltzen ikasiko da eta etxean, komunitateko eraikinean edo auzoan hartu beharreko prebentzio argibideak emango dira.
Saioen ordutegia
- Algortako Telletxe plazan: abenduak 16 eta 17, 12:00etatik 14:30ak arte eta 17:00etatik 21:00ak arte.
- Areetako Bizkaia Zubia plazan: abenduak 18 eta 19, 12:00etatik 14:30ak arte eta 17:00etatik 21:00ak arte.
- Areetako Bizkaia Zubia plazan: abenduak 20, 12:00etatik 14:30ak arte.
Saioak doakoak izango dira, eta ez da aldez aurretik izena eman beharrik izango.