Aparkatzeko ordutegia honako hau izango da: abenduaren 24ko 16:00etatik abenduaren 25eko 22:00ak arte. Ordutegi bera izango da abenduaren 31tik urtarrilaren 1era eta urtarrilaren 5etik 6ra.
Neurri horren bidez, Gobernu-taldeak (EAJ eta PSE-EE) oreka bilatu gura du ikastetxeko patioa aparkaleku gisa erabiltzearen eta haur eta gazteek oporraldian oso eskatua duten erabileraren artean; hau da, "ekipamendua erabiltzeko eskari guztiak asetzen saiatzen da, Gabonetako opor guztietan aparkaleku gisa hipotekatu gabe", arduradunen arabera.
Aparkaleku bezala erabiltzeko ordutegia amaituta, aipatutako jolastokitik atera ez diren autoak kenduko ditu garabiak.