Getxolandia itxiko dute gaur arrastian, haizeagatik

Erredakzioa 2019ko abe. 19a, 14:06
Getxolandia, artxiboko irudian.

Getxolandia Gabonetako haurrentzako parkea itxita egongo da gaur arrastian, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko eta  Meteorologiako Zuzendaritzak haizeagatik iragarritako alerta laranja dela eta.

Alerta laranja haizegunetan 24:00etara izango da eta haizeguneak ez diren guneetan 15:00etatik 24:00etara.

Larrialdiren bat izatekotan, honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 94 466 02 02 (Udaltzaingoa) eta 112 (SOS DEIAK).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun