Edukiontzi hori eta urdinetan ahoak ipintzeko lanak 2020ko lehen hiruhilekoan hasiko dira, eta udarako amaituta egongo direla aurreikusi dute udal-arduradunek. Ondoren, hurrengo fase batean errefusaren frakziozko edukiontzi grisetara hedatuko da sistema hori.
Jarduketa hori, alde batetik, 2019rako Partaidetza-Aurrekontuen barruan kokatzen da; aurrekontu horietan, herritarrek lehenetsitako aukera edukiontziak aldatzeari buruzkoa izan zen, horiek irisgarriago egiteko; eta, bestetik, udal gobernuak EH Bildu taldeagaz duela urtebete sinatu zuen hiri-hondakinei buruzko akordioan, 2022an gaikako bilketan eta bereizketan birziklapenaren % 50era iristeko erronkan aurrera egitea ahalbidetuko duten ekintzak inplementatzeko, Europako zuzentarauei jarraituz. Ildo horretan, Getxoko Udalak jakinarazi du 2019 urtearen amaierarako hondakinen birziklatze-tasa% 34,55ekoa izango dela, eta aurreko urtean % 31,31koa izan zela.
Edukiontzi berriak ezarri zirenetik, hiri-hondakinen gaikako bilketa ehuneko 13 puntu igo direla adierazi du Getxoko Udalak: "Horrek esan nahi du edukiontzi zaharrak gaur egungoekin ordeztu zirenetik eta gaur egun arte, urtero 3.000 tona hondakin gehiago biltzen direla gaika, urteko 29.000 tona horietatik 10.000 tonara iritsi arte (gainerako 19.000 tonak errefusa zatiari dagozkio, edukiontzi grisari, alegia)". Denera, gaikako 951 edukiontzi gehiago jarri dira, eta, gaur egun, 1.613 edukiontzi daude guztira; errefusa frakzioko 574 edukiontzi grisak gehituta 2.187 edukiontzi daude guztira.
Bizkaiko datuen batez bestekoaren gainetik
2018an, Getxon, biztanleko eta urteko sortutako kilo kopurua honako hau izan zen, Udalak emandako datuen arabera: 41 kg paper (Bizkaian, aldiz, 30 kg), 21 kg ontzi (Bizkaian, 16 kg), 24 kg beira (Bizkaian, 33 kg) eta 256 kg errefusa (Bizkaian, 284 kg). Beraz, Getxoko datuak Bizkaikoaren gainetik daude: % 37 gehiago paperean, % 31 ontzietan,% 40 beiran eta % 10 gutxiago errefusaren zatikian.