Lanpostuak baloratzeko prozesuari dagokionez, Ignacio Uriarte Langileen eta Antolaketaren zinegotziaren arabera, "Udalaren antolamendu eta antolaketa administratibo eta kudeaketakoa hobea izateak balio ekonomiko hobea eta homogeneoagoa eta deskribapen funtzionala ematen die Udaleko lanpostuei; barnean egin da, baliabide propioekin soilik, batez ere antolakuntzaren eta langileen arlokoak; baina baita sindikatuen eta gainerako langileen parte hartzearekin ere; erakundeak udal langileekin zuen konpromiso historiko bati erantzuten dio eta sindikatuekin lortutako adostasunaren bidez bermatua dago; sindikatuetako ordezkarien % 92a berariaz azaldu da alde". PSE-EEk, bere aldetik, adierazi du lanpostuen balorazioak langileen benetako argazkia eskaintzen duela, eta, "perfektua ez bada ere, alde guztiek adostasunera iristeko egindako ahalegina erakusten du".
Oposizioa pozik agertu da, "berandu bada ere, azkenean egin delako". Hala ere, EH Bilduk kritikatu egin du udal Erakunde Autonomoak (Getxo Kirolak, Udal Egoitza, Musika Eskola eta Kultu etxea) kanpoan geratu izana, eta Elkarrekin Podemosek gogorarazi duenez, "jasotako prozesuarekin eta tratuarekin gustura ez dauden pertsona asko dago eta balorazioari aurkeztutako alegazioei ez zaie erantzunik eman”.
Beste gai batzuk eta mozioak
Abenduaren 3an Bozeramaileen Batzordeak Euskararen Nazioarteko Egunari buruz adostutako Adierazpen Instituzionalaren berri ere eman zuten atzoko osoko bilkuran, euskararen erabileraren eta hedapenaren alde Udalak dituen hainbat konpromiso erakusten dituena.
Eta lekukotza izaeragaz beste mozio bi onartu dira. Lehenengoak, PPk aurkeztutakoak, udalerrian ikasketa gela gehiago gaitzea eta liburutegietako ikasketa gelen ordutegiak zabaltzea eskatzen du, azterketa garaian behintzat. Bigarrena, hasiera batean Elkarrekin Podemosetik abiatzen zena eta Gobernu-taldeak (EAJ eta PSE-EE) transakzionatu duena, Udalak indarkeria matxistaren biktimen eta indarkeria horretatik bizirik irten direnen prebentzioan, detekzioan, arretan, babesean, justizian, erreparazioan eta memorian lanean jarraitzeko eta berdintasunerako sentsibilizazio-jarduerak sustatzen jarraitzeko konpromisoa berresten du, beste erakunde batzuekaz lankidetzan eta koordinatuta. Era berean, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio gainerako erakundeakaz lanean jarraitzeko eta sakontzeko biktimen aitortzan eta erreparazioan, eta biktimen lekukotza jasoko duten materialak egiteko, bigarren hezkuntzako ikastetxeetan erabil daitezen.