Azken urteetan GLLak emateko zuzendutako diru-kopurua areagotu egin da: 2018an 1.283.480 euro banatu ziren, 2017an 1.169.262 euro eta 2016an 960.650 euro.
Getxon emandako zenbatekoaren % 33 alokatze eta ostatu gastuak ordaintzeko izan da; % 22 energia-gastuetarako; % 21 etxea mantentzeko gastuetarako, % 15 oinarrizko beharretarako, eta gainontzekoa konponketak eta instalazioak egiteko, altzariak eta etxe tresna elektrikoak erosteko eta zorpetzeari aurre egiteko.
GLLak justifikatzeko epea datorren urtarrilaren 31n amaituko da
Bestalde, datorren urtarrilaren 31n amaituko da 2019an zehar emandako Gizarte Larrialdietarako Laguntza denak justifikatzeko epea. Diru-laguntzak justifikatzeko emandako kontzeptuaren ordainagiriak edo fakturak aurkeztu beharko dira.
Udalak gogoratzen du oso garrantzitsua dela jasotako Laguntzen justifikazioa behar bezala egitea, hori ez egitekotan, Udala itzultze prozesua martxan jartzen hasiko baita. Eskatutako agiriak norberari dagokion Gizarte Zerbitzuen bulegoan aurkeztu beharko dira.