Suhiltzaileek emakume baten hilotza erreskatatu zuten atzo Getxoko Arrigunaga hondartzan. Iturriek azaldutakoaren arabera, auzokide batek gorpua aurkitu zuen Galeako kai-muturraren inguruan eta horren abisua eman zuen 12:15ak aldera. Suhiltzaileak segituan bertaratu egin ziren eta, behin gorpua erreskatatuta, hura Institutu Anatomiko Forentsera eraman zuten.
Aviso para recuperación cuerpo de persona Arrigunaga #Getxo #Bomberos trabajando
— Bomberos Bizkaia (@BomberosBizkaia) January 1, 2020
Pertsona baten gorpua erreskatatzen Getxon #Suhiltzaileak lanean