Ispirit taldearen kontzertua bertan behera, Muxikebarrin izandako sutea dela eta

Erredakzioa 2020ko urt. 2a, 13:31

Kontzerturako sarrerak aurretik erosi dituztenei urtarrilaren 7tik bueltatuko zaie dirua. Salmenta telefonoz edo Kutxabank sarearen bitartez izan bada, automatikoki jasoko dute euren kontuetan. Kultur etxeren batean erosi dutenek, aldiz, bertara joan beharko dute dirua eskatzera.

Getxoko Kultur Etxeak bertan behera utzi du gaurko, hilaren 2rako, Muxikebarrin programatuta zegoen Ispirit taldearen gospel kontzertua, joan den abenduaren 31n gune horretan jazotako suteak kable elektrikoetan eragindako kalteak direla eta. Suhiltzaileak bertaratu egin behar izan ziren eta azkar itzali zuten sutea; orain, Udala sutearen eragina aztertzen ari da eta konponketa lanak daborduko hasi dituzte.

Kontzerturako sarrerak aurretik erosi dituztenei urtarrilaren 7tik bueltatuko zaie dirua. Salmenta telefonoz edo Kutxabank sarearen bitartez izan bada, automatikoki jasoko dute euren kontuetan. Kultur etxeren batean erosi dutenek, aldiz, bertara joan beharko dute dirua eskatzera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun