Jai antimonarkikoa egingo dute Getxoko Txorimalo gaztetxean

Iker Rincon Moreno 2020ko urt. 2a, 14:47

Domekan, hilaren 5ean, gau antimonarkikoa egingo dute Getxoko Txorimalo gaztetxean, 20:30etik aurrera. Hala, Bidean erromeria, Garrasika taldea eta DJ Txusmari izango dira gaua alaitzeko arduradunak.

Errege Magoen kabalgata irtengo da domekan, hilaren 5ean, Getxoko Andra Maritik; hala ere, halakorik ez da egongo apur bat gorago, Txorimalo gaztetxean, jai antimonarkikoa antolatu baitute egun horretarako gune autogestionatuan. Hala, 20:30etik aurrera festa izango da nagusi bertan, Bidean erromeriaren eta Garrasika musika taldearen kontzertuei esker; ondoren, DJ Txusmarik dantzan jarritu ditu bertaratuko diren denak.

Jaialdirako sarrera 3 euroan jarriko dute eta, arduradunek azaldu dutenez, afaltzeko aukera ere egongo da bertan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun