Saneamendu lanak eta bidearen zirkulazio-mozketa urtarrilaren 13tik 24ra izatea aurreikusi dute arduradunek. Hori dela eta, Amann, Enrique Aresti, Trenbide etorbidea eta Portuko pasealekurako sarbidea Dario Regoyoseko biribilgunetik bakarrik egin ahal izango da. Irteera Trenbide etorbidetik Avanzadara izango da (horretarako kale zati horren noranzkoa aldatuko da).