Doako prestakuntza-ekintza da (taldeko jarduerak eta banakako tutoretza praktikoa dituena), beren proiektu artistikoen negozio-plana egin gura duten musikari ekintzaileentzat, eta bereziki azpimarratzen ditu kudeaketa-, ekoizpen-, sustapen-, banaketa- eta finantzaketa-faseak. Interesdunek www.eoi.es/espacios-coworking helbidean eman dezakete izena.
Informazio saioa
Programari buruzko xehetasunak emateko informazio saio bat egingo da Getxolaneko egoitzan (Ogoño kalea,1, Areeta) datorren barikuan, urtarrilaren 17an, 19:00etan. Izena emateko 944 660 140 telefono zenbakira edo getxopro@getxo.eus emailera idatzi behar da.