Eraldaketa sozialari buruzko Piezas dokumentala proiektatuko dute bihar, barikuan, Romo Kultur Etxean, 19:30ean. Ondoren, Mikel Unzue eta Koldo Pérez egileakaz solasaldia izango da, lan hori sari gisa egin baitzuten, Eman minutu bat Hezkuntzaren alde lehiaketaren zortzigarren edizioa irabazita. Ekitaldirako sarrera doan izango da.